Zenbat espezie daude?

  Gutxienez 3 espezie egiaztaturik dauzkagu Nafarroan; horietako bi, apoarmatu istilzalea eta apoarmatu korrontezalea, bertoko espezieak dira eta babesturik daude. Bestea apoarmatu amerikarra da, Floridako apoarmatua edo belarri gorrixkadun apoarmatua ere deitua (edo belarri horixkaduna, azpiespeziearen arabera), eta bertoko espezieak baino askoz handiagoa jatunagoa eta oldarkorragoa denez, sartzen den ekosistemetan kalte larria eragiten du, gure apoarmatuak hain egokiak ez diren lekuetara –bizirauteko eta ugaltzeko aukerak askoz txikiagoak diren lekuetara– kanporatzen dituelarik.