Apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis)

   

  Apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis) 16 cm arteko apoarmatua da (Europako beste zenbait lekutan 25 cm arteko neurria hartzen badu ere); hondo beltzaren gainean orbain horiak ditu buruan, hanketan eta buztanean. Kolorazioa oso aldakorra da, eta Nafarroako populazioak beste batzuengandik bereizten dira  oso horiak izategatik bai eztarri aldean bai bular-ezkutuan (oskolaren azpialdean), Espainiako beste leku batzuetan kolorazio arruntagoa duten hainbat populazio aurkitu badira ere. Bizkar-ezkutua (oskolaren goialdea) berde-horixa berde-iluna izan daiteke orbain horixkekin, ale batengandik beste batengana halako tonu-aldaketa batzuk gertatzen direlarik. Sakan hezeetan, urmaeletan, istiletan eta ibaien urloetan bizi dira, beti landaredi oparoarekin. Zorrotz babesturiko espeziea da, Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoan jasoa “Bere habitataren aldaketarekiko sentibera” kategorian, bigarren babes-kategorian jasoa alegia, hurrengo kategoria “Desagertzeko arriskuan” da eta. Hala ere, Espainiako Urlehortarren eta Narrastien Atlasean eta Liburu Gorrian Levante aldeko eta Ebro Ibarreko populazioak (eta gure apoarmatuak hor barruan sartuta egongo lirateke), “Arrisku handian” kategorian agertzen dira.

  Espezieaz ezagutzen diren populaziorik onenak Nafarroa erdialdean eta Erriberan ditugu; hor oso ikerketa zorrotzak egiten ari dira Eder Partzuergoaren laguntzari esker eta Leader Plus programaren bitartez. Irrati-transmisoreak jarri zaizkie Erriberako populazio baten 10 aleri, apoarmatu horien jokabidea, ugalketa-ohiturak, e.a. ezagutzeko.

Inicio