Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa)
Apoarmatu korrontezalea (Mauremys leprosa) 20 cm arteko neurria du eta lauagoa izateagatik karakterizatzen da; buru luzeagoa, kolorazio marroixka eta uniformea eta luzetarako lerro laranjatuak ditu lepoan eta hanketan. Nafarroan elkarrekin loturarik ez bide zuten hainbat tokitan agertu izan da, ziur aski Extremaduratik eta Espainiako hegoaldeko beste leku batzuetatik maskota modura ekarritako aleak bertan askatu izanaren ondorioz. Hala ere, Ebro eta Ega ibaien zenbait lekutan baliteke bertoko populazio batzuk oraindik ere gelditzea, baita Frantziako mugatik hurbileko lekuren batean ere. Istil eta urmaeletan ere bizi daiteke, baina oro har espezie hau ibaiak nahiago izaten ditu.
Bertoko espezie babestua da, Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoan “interes berezikoa” kategorian agertzen da eta Espainiako Urlehortarren eta Narrastien Atlasean eta Liburu Gorrian “erasotzen erraza” sailkatuta dago.