Apoarmatu amerikarra (Trachemys scripta)

Trachemys scripta elegans    Trachemys scripta scripta

  Apoarmatu amerikarra “Inbasio Biologikoak” deritzen gertakizunaren beste protagonista bat da. 30 cm arteko apoarmatua da eta berataz bi azpiespezie aurki daitezke: belarri gorrixkadun apoarmatua (Trachemys scripta elegans) eta belarri horixkadun apoarmatua (Trachemys scripta scripta). Animalia-dendetan saldu ohi den ur-dortokatxo tipikoa da; hazi ahala, tamaina ederra hartzen du urte gutxian, eta etxean daukan jendeak ezin du zaindu eta orduan izadian askatzen du, arazo ekologiko larriak eraginez. Oraingoz, Iruñean (Arga ibaian), Tuteran (Ebro ibaian) eta Corella aldean agertu izan da, hirigune ertain eta handietatik hurbil egon ohi diren beste hainbat lekutan agertzeaz gain.

  Animalia horietako bat edo batzuk izanez gero eta dagoeneko horiek zaintzerik ez badaukazu, Valentziako zoologikora eraman ditzakezu (www.zoovalencia.com), han hainbat urte baitaramate lagapen eta adopzioen aldeko kanpainak bultzatzen, animalia horiek bizitzeko leku bat izan dezaten baina izadian askatu gabe.

Inicio