Zertarako balio dute?

   Lehen-lehenik, existitzeko eta Nafarroako biodibertsitate oparoaren zati izateko baino ez, nahiz-eta (nola ez) ekosisteman zeregin garrantzitsua bete: bizi direneko hezeguneen zabor-biltzaileak dira; besteak beste, ur-haratustelak dituzte elikagai, hau da, animalia hilak jaten dituzte: arrainak, artropodoak, ugaztunak edota hegaztiak.

  Zeregin handi horretaz gain, apoarmatuak aske ikusteko eta fotografiatzeko zoria duten naturazale askoren begiak ere gozarazten dituzte.