Zer dira?

  Apoarmatuak kelonioen ordenako narrastiak dira (bular- eta bizkar-ezkutu batez osaturiko narrasti oskoldunak). Ur gezatan bizi dira eta ur-dortoka ere esaten zaie. Hainbat hizkuntzatan –baita euskaran ere– ,“apoarmatu” hitza apo oskoldunak direlako sinesmen edo mitotik dator (apo + armatu = apo armaduna).

  Galapago irletako dortoka ospetsuak ez dira apoarmatuak, lehorreko dortokak baizik, nahiz artxipelagoari horrela deitu.

  Mito batzuen arabera, apoarmatuek saguak uxatzen omen dituzte; dena den, berrespen hori ez dago zientifikoki frogatuta.