Zergatik daude arriskuan?

   Gero eta populazio gehiagoren berri badugu ere, duela 30 urte ezagunak ziren populazio-gune asko desagerturik daude gaur egun, eta horregatik dakigu arriskuan daudela. Gainera, oso erritmo kezkagarrian jarraitzen dute desagertzen. Gaur egun animalia ezezagun hauetaz kontzientzia handiagoa dago, eta horregatik heltzen zaigu populazio gehiagoren berri; izan ere, laginak biltzeko egiten ari den ahalegina aurreko urteetakoa baino nabarmen handiagoa baita. Espeziearen egoeraren errealitateari dagokionez Nafarroa ez da salbuespen, eta une hauetan lagin-bilketa asko egiten ari dira Nafarroako hainbat eta hainbat tokitan, egun arte ezezagunak ziren populazioak aurkituz eta ezagunak ziren beste batzuen egoera kaxkarra egiaztatuz. Hori dela eta, garrantzi handikoa da Nafarroako espezie horiei buruz izan ditzakezuen datu ororen berri guri jakinaraztea.