Non bizi dira?

  Mota guztietako ur gezatan bizi dira, baldin-eta espezie bakoitzak behar dituen baldintzak betetzen badira: apoarmatu istilzaleek sakan hezeak, erreka txikiak, urmaelak, istilak eta ibaien urloak nahiago dituzte; apoarmatu korrontezaleek, berriz, ibaietan bizitzea nahiago dute, baita laku eta urmaeletan ere. Apoarmatu amerikarra kanpoko espeziea izanik, batez ere hiriguneetatik hurbil izan ohi ditu bere populazioak.

  Ura ez ezik, lehorreko habitatak ere beharrezkoak dira, arrautzak jartzeko edota zenbait okasiotan estibazioa egiteko edota hibernatzeko. Hedatzeko eta inguru berriak kolonizatzeko, lehorreko inguruneaz ere baliatu behar dira.