Nola lagun dezaket?
- Natur guneetara zaborrik eta gai kutsagarririk jaurti gabe.
- Aske bizi den fauna eta landaredia errespetaturik eta basoko animaliak eta landareak maskota modura erabili gabe. Babesturiko espezieak direla gogoratu behar da (horietako bat zorrotz babesturik dago) eta baten bat harrapatuz gero edo etxean izanez gero ezartzen diren isunak nahiko handiak dira, 6.000 euro ingurukoak ale bakoitzeko.
- Arrantzalea bazara eta apoarmaturen bat harrapatzen baduzu, berehala han bertan askatu edota zauriturik egonez gero, 112 telefono-zenbakira deitu, Ilundain baso faunaren berreskurapenerako zentroko teknikariak etor daitezen eta animalia jaso, sendatu eta berriro bere habitatera itzul dezaten.
- Helarazita guri Nafarroako edozein tokitako apoarmatuei buruzko informazioa (begiztapenak, ustekabeko arrantza, auto-harrapaketak), eta gurekin jar zaitez harremanetan bide bat edo beste (telefonoa, posta elektronikoa...) erabilita. Horrela, espezie “erdi ikusezin” horiei buruz daukagun ezagutza zabaltzen lagunduko diguzu eta populazioak errazago babestu ahal izango ditugu. Espeziea ziurtasunez identifikatzeko, argazkiren bat bidaltzea ere beti izango da eskertzekoa.
- Bere garaian izadian harrapatutako animaliaren bat baldin baduzu, bidal ezazu berreskurapen-zentrora, animaliari buruzko eta haren jatorriari buruzko datu ahalik eta zehatzenekin batera. Ez duzu zuzenean askatu behar, gatibualdiaren berezko gaixotasunak (bistan ez daudenak baina albaitaritzako analitiketan ager daitezkeenak) izan baititzake. Inguruak aztertzeko eta gure datu-basean aipuak gehitzeko, eskertuko dizugu posta elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jartzea.
- Babesturiko espezieren bateko animaliaren bat baldin baduzue, baina horren jatorria zein den ez badakizue, dela erosi zenutelako dela oparitu zizuetelako, ez duzue izadian aske utzi behar, tokiko espezieekin hibridatuko litzatekeen beste eskualde batzuetako azpiespezieren bat izan daitekeelako, eta kasu horretan, kutsadura genetikoa izenarekin ezagutzen dena gertatuko litzatekeelako. Berreskurapenerako zentrora eraman behar dira animalia hauek ere, zoologikoetan eta parke naturaletan askatuak izan daitezen, ingurune-hezkuntzarako ere balioko baitute leku horietan.
- Animaliaren bat zauriturik topatuz gero, deitu 112 zenbakira berreskurapen-zentrora eramana izan dezan.