Zein arrisku dituzte?

- Euren habitatak aldatzea: Erreten- eta ibai-kanalizazioak, landarediaren ezabaketa, kutsadura...

- Maskota modura izateko harrapatuak izatea: Espeziearen biziraupena ale helduen heriotza-tasa txikian dago oinarriturik; urte eta urteetan ugaltzen saia daitezke euren bizitza luzean zehar (bizitzera irits daitezkeen 40 urteetatik 30 urtez). Hala ere, arrautzak eta kumeak harrapari ugarien (arratoiak, lertxunak, azeriak...) harrapakin izan ohi dira. Horregatik, apoarmatu helduak etxera eramanez gero (horiexek izan ohi baitira harrapatzen errazenak), haien ugalketa eragotziko dugu, eta populazio horren gainbeheran nolabait parte hartuko dugu.

- Autoek harrapatuak izatea: Denborarik gehiena uretan sartuta igarotzen badute ere, askotan jotzen dute lehorrera lurralde berriak kolonizatzeko, ugaltzeko, erruteko... Hori dela eta, animalia txikiak eta motelak direnez, askotan autoek harrapatuak izaten dira, batez ere bizi direneko ur habitatetatik hurbil.

- Apoarmatuengan nahiko eragin kaxkarra duen beste alderdi bat espezie arrotzen agerpena da; bi aipa ditzakegu: paduretako karramarroa (Procambarus clarkii), eta batez ere apoarmatu amerikarra (Trachemys scripta), biek abantaila handia hartzen baitiete bertoko espezieei, eta ohiko habitatetik kanpora bidaltzen ditu.